Domen Prevc
| Domen Prevc | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kranj, 1999ko ekainaren 4a (26 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Dare Prevc |
| Ama | Julijana Prevc |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | esloveniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eski jauzilaria |
Domen Prevc (Kranj, 1999ko ekainaren 4a) eski-jauzilari esloveniarra da. 2024-2025eko Eski-jauzien Munduko Kopako txapelduna izan zen. 2025eko martxoan munduko errekorra ezarri zuen, 254,4 metrotako jauzia eginez.[1]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean Europako gazte mailako neguko jaialdia osatu zuen eta 2015eko azaroaren 22an Alemaniako Klingenthal herrian jokatu zuen Munduko Kopako lehenengo proba, zortzigarren postuan amaituz. 16 urte zituen. 2016ko azaroaren 15ean lortu zuen lehenengo garaipena, 17 urterekin, Kuusamon (Finlandia).[2] Denboraldi hrtan beste hiru garaipen lortu zituen. 2018an Munduko Eski jauzi Txapelketan taldekako zilarrezko domina eskuratu zuen Esloveniako selekzioarekin.
Hainbat urtez bakarkako garaipenik izan gabe egon ondoren 2023-24 denboraldian Saporon (Japonian) lortu zuen irabaztea. 2024-2025 denboraldia bikaina izan zuen eta Eski-jauzien Munduko Kopako txapelduna izan zen. Munduko txapelketan urrezko bi domina eta zilarrezko bat lortu zituen.[3] Denboraldia amaitzeko 2025eko martxoan salto handienaren errekorra gainditu zuen.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Munduko Eski Nordiko Txapelketak | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2025 | Trondheim ( |
Bakarka salto handia | |
| 2025 | Trondheim ( |
Salto arrunta taldeka | |
| 2025 | Trondheim ( |
Salto arrunta talde mistoa | |
| Munduko Eski jauzi Txapelketak | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2018 | Oberstdorf ( |
Salto arrunta taldeka | |
| 2022 | Vikersund ( |
Salto arrunta taldeka | |
| 2024 | Bad Mitterndorf ( |
Salto arrunta taldeka | |
Errekorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025eko martxoaren 30ean salto handiko errekorra ezarri zuen 254,4 metrotako jauzia eginez. Planican (Eslovenia) jokaturiko Munduko Kopako proban izan zen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Federation, International Ski and Snowboard. «Prevc produces "amazing" world record as Lanisek wins in Planica» www.fis-ski.com (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Ingelesez) «Domen Prevc:» FIS-SKI (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE (Agencia). (2025-03-13). «Prevc gana la Copa del Mundo de saltos como su hermano hace 9 años» MARCA (kontsulta data: 2025-12-26).