Edukira joan

Suling

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suling
Deskribapena
Motaopen flutes with external duct with fingerholes (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena421.211.12

Suling Indonesian erabiltzen den musika tresna bat da,[1] txifloaren antzerakoa, aerofonoen multzokoa. Sondatar herriaren musika tresna tradizionala da.[2]

Gamelan degung musika estiloan erabiltzen da, musika mota hau UNESCOk interes kultural inmaterialeko ondare izendatu zuen 20021ean.[3]

Suling izenarekin ezagutzen bada ere tokian tokiko beste izen batzuk ere baditu; serling, lantey, kinsi, dagoyong eta babarak.[4]

Hedapen geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indonesiako Java uhartearen mendebaldean eta erdialdean, Molukatan eta Bali uhartean aurkitzen da. Filipinetako Mindanao eta Jolo uharteetan ere bai.

Azken urteetan sulingaren erabilera beste herrialde batzutara zabaldu da, Malaysiara[1], Bruneira[5] eta Singapurrera, besteak beste.[6]

Bi eskuko flauta zuzena da. 6 zulo ditu aurrekaldean. Ahokoa atzekaldean dauka eta hau osatzeko kanaberazko eraztun bat jarria dauka.[7] Normalean 80 cm inguruko luzera izaten du[4] baina luzera desberdinetakoak daude.

Ahokoan mutur aldean izan ezik, erabat tailaturik dago. Esaten da jainkoen ahotsa azaleratzen duela eta txirularen irudiek jainkozko izaki horiek errepresentatzen dituzte.[8]

Tamiang banbuarekin (Schizostachyum blumei) egiten da,[9] horma fineko tutuak dituelako. Ahokaduran ratan (Calamus generoa) azalezko eraztun batez inguraturik dago.

Sulingean putz egiten.

Banbu tutuaren eta ratan bandaren tartean putz egiten du suling jotzaileak. Sulingak aterako duen tonua bi faktoreren araberakoa da, hatzen posizioa eta putz egindako airearen abiadura.[9] Hatzen posizioak soinuaren uhin zabalerak aldaketak eragiten ditu eta haizearen abiadurak ere tonuaren maiztasuna aldatzen du.

Baliko musikan suling jotzaileek arnasketa zirkularra erabiltzen dute, horrela tonu altuari jarraitasuna ematen diote Gamelan denung musikako perkusio instrumentuen klimaxean nabarmentzeko.

Ez da zehazki ezagutzen sulingaren historia. Aurkikuntza zaharrenak Java uhartean egin dira.[9]

Nekazariak soroetatik herrira itzultzen ziren iluntzean eta orduan hsten zen sulingaren doinua entzuten.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Ooi, Keat Gin. (2004-10-13). Southeast Asia: A Historical Encyclopedia from Angkor Wat to East Timor [3 Volumes. ] Bloomsbury Academic ISBN 978-1-57607-770-2. (kontsulta data: 2026-01-03).
  2. (Ingelesez) «Suling» Organology: Musical Instruments Encyclopedia (kontsulta data: 2026-01-05).
  3. (Ingelesez) «Gamelan - UNESCO Intangible Cultural Heritage» ich.unesco.org (kontsulta data: 2026-01-03).
  4. a b «Suling (Serling, Lantey, Kinsi, Dagoyong, Babarak) | EtnoiMus» www.instrumentos.coscyl.com (kontsulta data: 2026-01-03).
  5. (Malaysieraz) Awang.), Mohd Jamil Al-Sufri (Pehin Orang Kaya Amar Diraja Dato Seri Utama Haji. (1990). Tarsilah Brunei: sejarah awal dan perkembangan Islam. Jabatan Pusat Sejarah, Kementerian Kebudayaan Belia dan Sukan (kontsulta data: 2026-01-03).
  6. (Ingelesez) Fodor's Exploring Singapore & Malaysia. Fodor's Travel Publications Incorporated 1994 ISBN 978-0-679-02666-2. (kontsulta data: 2026-01-03).
  7. «SULING; Flauta | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2026-01-03).
  8. «Suling flauta madera balinesa | Fundació Deixalles Tienda online» deixalles.org (kontsulta data: 2026-01-05).
  9. a b c (Gaztelaniaz) «Suling TODO lo que debes saber - Todo sobre flautas» Todo sobre flautas 2015-05-17 (kontsulta data: 2026-01-03).
  10. «Feature by Herman Scholz - Music Instruments in Sabah» www.flyingdusun.com (kontsulta data: 2026-01-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]